A Nation Once Again

A Nation Once Again
The Dublinersen musika-lana
Egilea(k)The Dubliners
Argitaratze-data1844
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko
The Clancy Brothers taldearen A Nation Once Again abestiaren bertsioa entzungai.

A Nation Once Again (euskaraz Nazio Bat Berriz Ere) irlandar abesti errebeldeen azpi-generoko adibide on bat da. Abestiko narratzaileak Irlanda aske izan zen garai batekin amets egiten du, izenburuak iradokitzen duen bezala, herrialde aske bat, Abestiak irlandarrak bere herrialdearengatik zutik mantendu eta borrokatzera bultzatzen ditu: "And righteous men must make our land a nation once again" ("Eta gizon zintzoek gure lurra berriz ere nazio bat bihurtuko dute").

Abestia 1840. hamarkadaren erdialdera Thomas Osborne Davisek (1814-1845) idatzi zuen. Davis Irlandaren independentziaren aldeko laguntza ematen zuen mugimendu baten sortzailea izan zen.

Irlandar abeslari eta musika talde askok abesti honen bertsio ugari grabatu izan dituzte, horien artean John McCormack, The Clancy Brothers, The Dubliners, 1972an The Wolfe Tones (nabarmenki errepublikar eta abertzalea zen irlandar musika taldea), Poxy Boggards eta The Irish Tenors taldeak beren 2007ko singlean (John McDermott, Ronan Tynan, Anthony Kearns) eta Sean Conway.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search